Pottoko hipermerkatuan

Egilea: Pello A–orga

Argitaletxea: Elkar

Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria... Zer egingo du Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta baita beldurgarriak ere. Arranea!