Puntera beltzak
Egilea: Almudena Cid
Argitaletxea: Alberdania
Ilustratzailea: Montse Martín
Itzultzailea: Mitxel Murua
Olympia oso neskato berezia da, eta ahalmenaren mugetatik harago borroka egingo du bere ametsa lortzeko: gimnasta olinpikoa izan nahi du. Batzuetan ezinezkoa irudituko zaio, beste hainbatetan, berriz, eskuragarria. Une magikoak biziko ditu Olympiak bere taldekieen, familiaren eta lagunen ondoan… Baina bada beste norbait ere: Ortzi: mutil zinez berezi bat… Almudena Cid gimnasta erritmiko gasteiztarra da, eta Espainiako selekzioaren kidea izan zen. Lau joko Olimpikotan parte hartu zuen (Atlanta 1996, Sidney 2000, Atenas 2004 eta Pekin 2008), eta azken bietan diploma olinpikoa lortu zuen. Lau olinpiadetako finalak jokatu dituen munduko gimnasta erritmiko bakarra.