Saharako itsasoa
Egilea: Lur Gallastegi
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Aritz Eiguren
Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila. Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran. Ohitura berriak ikasi beharrari urruntasuna, inbidiak eta beste erantsiko zaizkio. Beste aldetik, baina, zailtasun horiek guztiek lotura estu bat ere sortuko dute neskato bien artean, luzaroan irauten dutenetakoak