Sexualitatean xirikatuz

Egilea: Maider García de Vicuña eta Iratxe Porras

Argitaletxea: Erein

Liburu hau osatzen duten zazpi ataletan –“Sexologia hitzez hitz”, “Gorputzak ezagutuz”, “Sexuak”, “Erotismoarekin jolasean”, “Gizarte kontuak”, “Sexuen heziketa” eta “Landu beharrekoak”- idazleek euren jakinduria oparitzen digute. Gazte zein helduentzako irakurgai motibatzailea, eta gogoeta eragiten duena. Gai anitz jorratzen dituen arren ez da azalean geratzen, busti egin dira bi sexologoak. Eta Nerea Sancho Esnaola psikologo eta sexologoak dioen moduan, “gizon eta emakume bakoitzaren sexualitatearekin gertatzen den bezala, liburu hau historian bakarra izango da, errepikaezina”.