Sinplistak

Egilea: Hedoi Etxarte

Argitaletxea: Susa Literatura

Sinplistak poema liburuak ez dauka antzik batere euskaraz idatzitako beste ezerekin. Poema zuzenak eta zorrotzak dira Sinplistak honetakoak, artifiziorik gabeak eta zakarrak ere bai batzuetan. Oso gaurko poemak dituzu: konprometituak, sozialak, salaketazkoak eta amodiozkoak.