Sorgin belarra

Egilea: Toti Martínez de Lezea

Argitaletxea: Erein

Itzultzailea: Miren Arratibel

Narratiba saila. "Sorgin ehiza" deritzon ekinaldia XVI. mendearen hasieran abiatu zen Nafarroan. 1525. eta 1527. urteen artean, epaile zibilen bisita izan zuten Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Erro bailaretako herri eta herrixka guztietan: epaile haiek ehun lagunetik gora erre edo urkatu zituzten, gizonak nahiz emakumeak, baita ezin konta ahala errugabe erbesteratu edo espetxeratu ere, sorginkeria salaketa faltsuetan oinarrituta. Loredi jaiotzatik beretik zegoen markatuta, zazpi alabetan zazpigarrena izaki, eta Pedro Balanza epaile politiko, errege kontseilari eta Nafarroako Entzutegiko epaile entzule ankerrak gertaera zentzugabe batzuen errudun egiten du. Aitaren laguntzaz ihes egitea lortu arren, hurrengo hamabost urteetan atsedenik gabe jazartzen dio beste inkisidore batek, Avellaneda lizentziatuak, erabat sinetsita baitago sorginak izan badirela, batzarretara hegan joaten direla, haurrak hiltzen dituztela eta Deabruarekin larrutan aritzen direla. Bere ohiko maisutasunaz kontatzen digu Toti Martínez de Lezeak mende betetik gora iraun zuen egoera ilun hartan kokatutako fikziozko kontakizun hau.