STEAM esperimentuak haurrentzat
Egilea: Liz Lee Heinecke
Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa
Itzultzailea: Elhuyar
52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira liburuan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika (STEAM) aplikatuz. Ondo pasatzen dugun bitartean zer STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen da labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. STEAM kontzeptuez jabetzea errezeta bati jarraitzea bezain erraza da. Esperimentu bakoitzak atal hauek ditu: • behar den materiala • segurtasun-jarraibideak • jarduera osagarriak esperimentuan sakontzeko, jakin-mina eta asmamena sustatzeko eta problemak ebazten laguntzeko • Ondo pasatzen dugun bitartean lantzen diren STEAM kontzeptuak