Su Tranpa

Egilea: Núria Martí Constans

Argitaletxea: La mar de facil

Ilustratzailea: Judit Canela

Itzultzailea: Alazne Oyarbide Aramburu

Bien bitartean, 9. solairuan, sua eskaileretako tartetik sartzen zen dena piztuz. Neskak zeharo ikaratuta zeuden eta batzuk guztiz paralizatuta zeuden izuaren eraginez. Zer egin behar zuten? Inoiz inork ez zien azaldu nola jokatu sute baten aurrean. Bettinak segituan erreakzionatu zuen. Ez zion suari irabazten utziko.