Suite Frantsesa

Egilea: Irène Némirovsky

Argitaletxea: Alberdania

Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola eta Mikel Garmendia

Ohiz kanpoko nobela da Frantziar Suitea, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena.