Superpatata. Zital doktorearen errebantxa
Egilea: Artur Laperla
Argitaletxea: Bang Ediciones
Itzultzailea: Esther Lopez Epelde
Supersuperpatata abentura berri bat bizitzeko prestatzen ari da. Bai, ongi irakurri duzu: Supersuperpatata. Oraingoan, gure tuberkulutxo apartak Zital doktorearen eta haren jarraitzaile berri den Boris Armiarmaren mehatxuari aurre egin beharko dio. Zer mehatxuri? Oso galdera ona da hori. Eta, gainera: Supersuperpatata soilik Superpatata izango ote da berriz? Oso galdera ona da hori ere. Erantzunak orrialde hauetan aurkituko dituzue.