Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea
Egilea: Xabier Berasaluze "Leturia"
Argitaletxea: Elkar
Astebetean panderoa ikasteko metodoa, horixe eskaintzen digu Xabier Berasaluze “Leturiak” liburu horretan, baina ez hori bakarrik: ikasketari laguntzeko, DVD bat ere topatuko duzu, eta, horrez gain, Leturiak berak bere bi panderorekin izandako elkarrizketa, non bere panderojole-ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera. Horra, bada, musika eta umorea bat eginda, Leturiak bere panderoarekin egin ohi duen moduan.