Tartariarren basamortua
Egilea: Dino Buzzati
Argitaletxea: Alberdania-Elkar
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Giovanni Drogo tenientea tartariarren basamortuaren muga zaintzeko dagoen Bastiani gotorlekura bidali dute bere militar ikasketak bukatu bezain laster. Han ahalik eta gutxien geratu eta albait lehen berriro hirira itzultzeko asmoa darama, bizitza hirian egiteko. Poliki-poliki, ordea, ia oharkabean eta gotorlekuko diziplina obsesibo eta betiberdinak bere mendean hartzen du, eta hasieran egunak, asteak, hilabeteak, gero urteak joaten hasten dira, harik eta gero eta zurrunbilo bizkorrago batean, bakardaderik bakarrenean, bizitza igarotzen ari den bidearen bazterreko ostatu bakartian bere desbizitzari zentzua emango dion egiazko egitandi bakarra iristen zaion arte.