Telina, Banpiroaren etxean
Egilea: Arantza Ibarra Basañez
Argitaletxea: Desclée
Telina neskatoari telebista ikustea izugarri gustatzen zaio. Telinak badu sekretu bat telebista beste era batean ikusteko. Inork ez dakien sekretu baten bidez telebistaren mundu magikoa ezagutuko du.
Arantza Ibarra
Gernika 1975. Sortzaile, marrazkilari, barne diseinu eta grafiko lanetan ibili da Bilbo eta Euskal Herritik kanpoko publizitate eta komunikazioko enpresetan. Beti asmatzen egon da hainbat pertsonai, istorio eta gidoi... Bilduma honetako hauxe da argitaratu duen bigarren lana, “Saiku detektibea gozoki-lapurren bila” ipuinaren ondoren.