Tigreak hondartzan
Egilea: Maribel Aiertza
Argitaletxea: Elkar
Animaliek txiki-txikitatik txunditu zuten Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hondartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigre familiak edota aitonak kontatutako Arnoko tigrearen istorioak.
Ezbeharrak edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuten umetan, jaiotetxetik eta etxekoengandik urrun. Amak, hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita utziko dio Ninori.