Tigrearen emaztea

Egilea: Téa Obreht

Argitaletxea: Erein

Itzultzailea: Miren Arratibel

Natalia sendagile gaztea Balkanetako kostaldeko herri txiki batera iritsi berria da, umezurztegi bateanmisio humanitarioa betetzera. Zora lagun eta lankidearekin joana da hara, eta antzinako elezahar eta sineskeriei oso estu lotutako tokia da, bi lagunek berehala ikusi ahal izan dutenez. Natalia, dena den, kezkatuago dago bere senideez, egoera bitxian hil baita aitona, Nataliak bereziki kutuna zuena. Haren heriotza argitu nahian dabilela, aitonaren bizitzako zenbait misterio datozkio gogora Nataliari: aitonak bere bizitzan behin baino gehiagotan topatutako gizon ikusezin harena -izaki alderrai moduko bat, heriotzaren iloba zela zioena eta arima galduak biltzen zituena-; edo sultanaren zootik ihesi bere herrira iritsi zen tigrearekin izandako harremanarena. Nolanahi ere, aitonak sekula kontatu ez eta Nataliak bere kabuz jakingo duen horixe da istorio guztietan zirraragarriena. “Ez da ohikoa eleberri batekTéa Obrehten Tigrearen emaztea lanak sorturikoaren neurriko mirespena sortzea. Hogeita bost urte eskasekin eman du lana argitara idazle bikain honek, eta obra horri esker, ingelesez idazten duten egileen Orange 2011 saria eskuratu du; era berean, berrogei urtetik beherako idazle onenen zerrendan sartu zuen The NewYorker aldizkariak. Téa Obrehten eleberria best sellerra da Ingalaterran, Estatu Batuetan eta Frantzian.”