Timpusak eta uholdea

Egilea: Arantza Ibarra

Argitaletxea: Hiria

Urrutieneko  unibertsoko  galaxia  batean  aurkitzen  gara  Sumi planetarekin  eta  berarekin  hasten da dena.
Auzoko  Sumini  planeta  hau  grisaxka, iluna eta oso industriala da. Sumi planetako biztanleak Imusak dira. Haietako batzuk Ponbi eta Kaki dira.
Pila bat urtez, Imus berezienak prestatzen egon dira Sumini planetara bidaltzeko bertako zientzialari batzuk, Suminista bezala ezagutzen direnak. Imus hauek   besteekin konparatuz, berezitasun bat daukate:  bizkarrean dauzkaten hego txiki batzuekin hegan egin dezakete.
Imusen helburua gure Lurrean dauzkagunak bezalako mendiak, itsasoa, animaliak eta batez ere klima lortzea da. Sumini planetan ez daukate eguzkirik, ez euririk, ez  haizerik ezta horrelako ezer ere.  Horregatik, txikitatik beraien gaitasuna erabiltzen erakutsi eta prestatu dituzte, bakoitza klima mota baten karguan aritzeko Sumini  planetan. Eta horrela sortu ziren Timpusak.