Tori zaharra, ekarri berria

Egilea: Joxean Urbieta

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Igor Ramos

Gurasoen autoko atea ixteko denborarik hartu gabe, aiton-amonen baserrira abiatu zen Mattin. Korrika eta arnasestuka sartu zen sukaldean. – Aitona, amona, bi albiste eman behar dizkizuet. Lehenengoa, duela zazpi minutu uda hasi dela. Eta bigarrena, asko ere garrantzitsuagoa da: bazkaltzen ari nintzela, nire lehenbiziko hortza erori zait.