Txakurrak eta gailetak
Egilea: Linda Chapman
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Kate Hindley
Itzultzailea: Aitor Arana
Gaia: Hannahren amaren gozotegi, gozogintzaren gainean duen zaletasuna eta bere adiskideekiko harremanak. Girotzea: Gaur egun, Britainia Handiko hiri txiki batean. Bildumaren laburpena: Hannahren bizitza zeharo aldatu zen bere ama berriro ezkondu zenean eta Azukrea eta Kanela izeneko gozotegia irekitzeko ametsa bete zuenean. Orain beste hiri batean bizi da, beste ikastetxe batera doa, bi ahizpa txiki dauzka eta lagun talde berria. Ez da egoera makala! Laburpena: Hannah eta Mia lagunek euren hiriko txakurtegiko Ateak Zabalik eguneko ospakizunean laguntzea erabaki dute. Izan ere, txakurtegiak diru arazoak dauzka eta beharbada itxi egingo dute. Horretarako ekintza asko antolatu dituzte eta, pixkanaka, laguntzaileak inguratuko dituzte. Baina Abi izeneko neska bat ezagutu dute, eta gaizki pasatzen ari dela dirudi. Bi lagunek ez dute lortzen hark bihotza zabaltzea, harengana hurbiltzeko ahalegina eginda ere.