Txango zoroa (Gizajo baten egunkaria, 9)
Egilea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdania
Itzultzailea: Miren Arratibel
Nork ez du inoiz egin opor bidaiarik autoz eta familiarekin? Gregekin abiatu zaitez udako txango honetan, eta barrez lehertuko zara! Ziur! Familiarekin autoan bidaiatzea oso dibertigarria izaten da, normalean… familia hori Heffleystarrena ez bada… Hasieran, txangoa primeran doa, baina berehala hasten dira ustekabeak. Gasolindegi bateko komunak, erotutako kaioak, istripu txiki bat, txerrikume ero bat… horrelakoak ez datoz bat Gregek ondo pasatzeaz duen ideiarekin. Baina autoko txango okerrena ere abentura ahaztezin bilakatu daiteke.