Txano eta Oscar 4: Dogon herriaren sekretua
Egilea: Julio Santos García
Argitaletxea: Xarpa Books
Ilustratzailea: Patricia Pérez Redondo
Itzultzailea: Antton Olano
Ezagutzen duzu Dogon Herria?
Bada, orain kontatuko dizugun istorio hau han gertatu zen, Dogon Herrian. Halabeharrez, oporretan Afrikara joatea suertatu zitzaigun, eta antzinako kondaira bat ezagutzeko aukera izan genuen han, gutxien uste genuenean errealitate bihurtu zen kondaira zoragarri bat.
A, gauza bat! Estralurtarrak existitzen ez direla uste duzun horietako bat bazara, zatoz gurekin! Zorte pixka batekin, zeure begiekin ikusiko dituzu.