Txori kantariak poeta hegalariak
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Elkar
Hamahiru txoriren txiruliruliak dituzu orrialde hauek, edo hamahiru poetaren hegaldiak. Txoriak poeta direnean eta poetak txori, gauza ederra da kantuz hegan egitea. Ederra, baita ere, kantu hori entzutea, ikustea eta sentitzea. Hauek dituzu liburu honetako poeta hegalariak: Pello Añorga, Lutxo Egia, Juan Kruz Igerabide, Joan Mari Irigoien, Felipe Juaristi, Antton Kazabon, Miren Agur Meabe, Karlos Linazasoro, Joxan Ormazabal, Jon Suarez eta Kirmen Uribe, beti ere Elena Odriozola ilustratzaileak lagunduta.