Txoriak dira bederatzi

Egilea: Tere Irastortza

Argitaletxea: Pamiela

Txoriak dira bederatzi liburua formaz eta mamiz da saiakera. Modu askean eta laburrean ideiak lotzen eta askatzen saiatzen dena. Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri, oraindik. Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean. Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala nahiago du zoru umela, eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten ez duenean, erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago du durunda egitea. • Falta den hitza aurkitzen dutenak dira, liburuan, mundua entzuten dakiten adiskide minak. • Nork berak ezin du bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada. • Alde onaren ifrentzua ez da alde txarra, alde erantzia baizik. • 8 eta ∞, edo infinituaren sinboloa. Zortziaren ikur inbertitua da infinitua. • Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke, pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada. Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenari pentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagoko senak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (eta fisikoago) izatera eraman gaitzakeela.