ULYSSES MOORE: Lehen gIltza (seigarren koadernoa)
Egilea: Pierdomenico Baccalario
Argitaletxea: Mezulari
Ilustratzailea: Iacopo Bruno
Itzultzailea: Aitor Arana
Aita Phoenixek azkar begiratu zituen Kilmore Coveko egunkari artikuluak eta argazkiak pazientziaz jaso zituen album zaharraren orrialdeak. Ulyssesen eta Peneloperen ezkontza ondoko urteetako guztiak igaro, eta bat-batean aurrez aurre aurkitu zuen Patricia Banner. Ricken ama. Haren senarraren hiletako argazki bat zen. Bannertarren saminarekin bat eginda, Kilmore Coveko biztanle guztiak itsasoak batutako familia baten moduan joan ziren hiletara. Azkenean sekretua jakiten duzuenean, zain ezazue egia sutsu. Eta ez ahaztu: zuhurra denak soilik itzuli ahal izango dio Kilmore Coveri askatasuna... Ulysses Moore