Upanishad Hautatuak

Argitaletxea: Ibaizabal

Itzultzailea: Patxi Ezkiaga

Upanishadak Indiako lehen testufilosofiko-metafisikoak ditugu, zaharrenak K.a. VIII. Mende ingurukotzat jotzen direlarik. Ezaguera (Veda) sakratuaren bilakaeraren gorena edo burutzea suposatzen dutenez, «ezagueraren gailurra edo amaiera» (vedanta) izenarekin ere ezagutzen dira. Aldi berean, pentsamendu-tradizio konplexu bezain sakon baten hasiera boteretsua eta eraginkorra ere badira gaurdaino. Upanishad hitza «doktrina esoteriko»edo «irakaspen sekretu» zentzuarekin erabili izan bada ere, adierarik zaharrena «sakoneko kidetasun», «lotura» edo «konexio» da. Horrela, Upanishaden hizpide nagusia gizabanakoaren, izadiaren eta absolutuaren arteko harremana dugu. Azken finean, printzipio indibidualaren (atman) eta printzipio kosmikoaren (brahman) arteko funtsezko identitatea aldarrikatzera datoz.

ERLIJIOEN JAKINDURIA bildumako 10. alea. 200 orrialde.