Uraren forma
Egilea: Andrea Camilleri
Argitaletxea: Igela
Uraren forma Camillerik Montalbano komisarioari eskainitako saileko lehendabiziko liburua da, eta 1994an idatzi zuen. Orduz geroztik urtero-urtero kaleratu du libururen bat Camillerik, eta euskaraz ere badira bi argitaratuak: Gauaren usaina (Erein), Josu Zabaletak itzulia eta Hilabete bat Montalbanorekin ipuin bilduma (Igela), Fernando Reyk euskaratua. Ander Irizar itzultzaileak nabarmendu du Uraren forma lanean ezaugarritu zuela idazleak Montalbano: «Intuizio finekoa, ironikoa, kultua, kritikoa botere politikoarekin, mafiarekin...»