Urrezko giltza. Liburua + 2 CD
Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Erein
Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaizalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea.
Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru -bi diskotan ahots eta hots bihurturik- ikasgelan nahiz etxean modu jostarinean ezagutzeko eta tradizioarekin jolas egiteko.
Eta hona hemen urrezko giltza magiko bat, gure tradizioan sarrail zulotik sartzeko eta hamaika ustekabe eder jasotzeko.
Din-dan, balendan,
parkeko zuhaitzetan,
globo bat dilindan.
Zergatik doa ihesi?
Triste dago Kontxesi.
Gora begira tortikulis.
Amaitu da eta kituli