Urtaroen erritmoan dantzan!
Egilea: Claudia Bielinsky
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Claudia Bielinsky
Itzultzailea: Ane López
Gaia: Urtaroak. Girotzea: Mundu erreala, haur ipuinetan agertu ohi diren ezohiko pertsonaia eta egoerekin. Bildumaren laburpena: Liburu horien bidez, txikienak azal hegalen edo orrialde zabalgarrien atzean zer dagoen jakitera jolastu ahalko dira, eta hainbat gai landu. Guztiak dira nabarmenak, umoretsuak direlako eta irudi alai eta koloretsuak dituztelako. Liburuaren laburpena: Bidaia orrialdeetatik zehar, urtaroen erritmoan, udan, udaberrian, udazkenean eta neguan zer egiten den ikusteko, eta urtaroei lotutako elementu batzuk ezagutzeko. Eta, edozein urtarotan, onena lagunekin gozatzea da.