VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK (I): Pozoia kopan

Egilea: Pierdomenico Baccalario

Argitaletxea: Mezulari

Itzultzailea: Aitor Arana

Voltaire kaleko 11. zenbakiko maizterrei ikaragarri gustatzen zaizkie polizi nobelak, eta egiazko ikertzaileen sena dute. Etxeko auzotarren betiko bilerez kokoteraino daudenez, detektibe klub bat sortu dute. Muturra sartzeko moduko misterioren bat dagoen bakoitzean, Parisko ikertzailerik handiena den Gustave Darbonen lehen solairuko apartamentuan elkartzen dira. Han, Barduchon andreak etxean egindako tarta zatiak jan eta esamesak kontatu bitartean... ikerketari ekiten zaio! Benetan ez dirudi Annetteren eta Fabriceren lehen kasuak konponbiderik duenik. Blumier kondesa aberatsa hilda dago, eta harekin oporretan ibilitako Deloffre jaunak, bere burua homizidio bikoitzaz akusaturik ikusiko du. Bi misterioak erlazionaturik ote daude? Nahikoa da hori, Voltaire kaleko detektibeak lanean has daitezen.