VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK (II): ez da mago handirik hil behar

Egilea: Pierdomenico Baccalario

Argitaletxea: Mezulari

Itzultzailea: Aitor Arana

Voltaire kaleko 11. zenbakiko maizterrei ikaragarri gustatzen zaizkie polizi nobelak, eta egiazko ikertzaileen sena dute. Etxeko auzotarren betiko bilerez kokoteraino daudenez, detektibe klub bat sortu dute. Muturra sartzeko moduko misterioren bat dagoen bakoitzean, Parisko ikertzailerik handiena den Gustave Darbonen lehen solairuko apartamentuan elkartzen dira. Han, Barduchon andreak etxean egindako tarta zatiak jan eta esamesak kontatu bitartean... ikerketari ekiten zaio! Anettek eta Fabrizek benetako misterio handi bati egin beharko diote aurre: Offenbach mago handia heriotza- arriskuan dago. Frac jantzian dabilen gizona da daukaten pista bakarra...