VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK (IV): Desagerpen kasu bat oporretan
Egilea: Pierdominico Baccalario
Argitaletxea: Mezulari
Ilustratzailea: Alessandro Gatti
Itzultzailea: Aitor Arana
Annettek eta Fabricek, eta Pariseko Voltaire kaleko maizterrek oso gogoko dituzte polizia-nobelak... Elkarrekin argitzen dituzte Pariseko kasurik korapilotsuenak. Annette eta Fabrice euren gurasoekin oporretan daude bainuetxe-hotel handi batean. Aspertzeko gogorik ez dutenez, hotela esploratu nahi izango dute eta... egonaldia zirraragarri bihurtuko da Pennec ospetsua —polizia-nobelak egiten dituen idazle bitxia— saunako lurrun artean desagertzen denean. Kasu horrek benetan neurtuko du Voltaire kaleko detektibeen ikertzaile-sen ona.