Wings: Hegoak
Egilea: Aprilynne Pike
Argitaletxea: Mezulari
Protagonista Laurel deitzen da, eta, ezustean, gizakien artera bidalitako maitagarri bat dela jakingo du. Bere eginkizuna izango da Avalon-era daraman atea babestea. Mendeetan luzatu den Troll eta maitagarrien arteko borroka baten erdi-erdian murgilduta aurkituko da Laurel. Maitasunak erdibituta sentiaraziko du, iratxo eta gizaki baten artean erabaki ezinik aurkituko baita. Betiko bere munduari eta berriari leialtasuna gorde beharrak ere zatiketa sentsazioa eragingo dio.