Ximunen baratzea

Egilea: Rocío Alejandro

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Ilustratzailea: Rocío Alejandroq

Itzultzailea: Fernando Rey

ALBUM IRUDIDUNAK EGITEKO NAZIOARTEKO X. COMPOSTELA SARIA (2017) Iritsi zen udaberria! Ximunek, urtero bezala, bere azenarioak ereitea erabaki zuen. Lehenbizi, hesi bat jarri zuen bere baratzearen inguruan. Gero, lurra landu zuen… Ximun untxiak azenario asko erein zituen, baina beste norbaitek letxugak landatzeko iradoki zion, beste batek tomateak landatzeko, beste batek alberjiniak… eta baratzea, horrela, barazkiz ez ezik nekazari bereziz ere bete zen: sagua, oiloa, akerra, txerria, azeria… Album Irudidunak egiteko Nazioarteko X. Compostela Saria irabazi duen liburu honek talde-lana goresten du, baita bizikidetza harmoniatsua eta naturarekiko harremana ere.