Yannis Ritsos
Egilea: Yannis Ritsos
Argitaletxea: Susa Literatura
Itzultzailea: Joannes Jauregi
Beñat Sarasolaren hitzaurretik:
Engaiamendua izaten da Yannis Ritsos poetaz ari garela sekula faltatzen ez den hitza. Egokitu zitzaion mundua eta haren aurrean hartu zuen jarrera kontuan izanik, harritzekoa ere ez da. Greziako alderdi komunistako kide izanik, Ioannis Metaxas jeneralaren 1936ko estatu kolpearen ondotik, Ritsos bera eta bere obra esetsiak izan ziren. Ez zen hura izan, baina, Greziako Gobernuak jazarri zuen garai bakarra; hiru hamarkada geroago ere, jada poeta aski laudatua zela, Koronelen Diktadura deitutakoaren errepresioa pairatu zuen: kartzelaldiak, etxe barruko arrastatzeak...
Ritsosen obran, bada, gorabehera makur horien eragina agerikoa da, hala esplizituki auzi politikoak agertzen direlako, nola, zentsura ekidin nahian, errepresio garai batzuetan beste bide poetiko kriptikoagoak hartu zituelako [...]