Yoko: Ilargirako Suziria

Egilea: P. Kevin Strader

Argitaletxea: Banaka multimedia

Ilustratzailea: Patxi Peláez

Itzultzailea: Edorta Barruetabeina

Oto, Mai eta Vikek Hiriko Parke zoragarrian jolastea maite dute. Badute han lagun bat, izaki handi bat, Yoko deritzona. Izakikume magiko bat da eta jolas arrunt bat hartu, harrapaketa adibidez, eta espazioko abentura bihurtzeko gaitasuna du. Baina jokoan sartu ahala, irabazteko gogoa nagusituko da lagunen artean. Izango ote dira gai Yoko, Oto, Mai eta Vik euren adiskidetasunari eusteko?