Zer duzu, Matxangus? (Sentipuinak)

Egilea: Begoña Ibarrola

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Ulises Wensell

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Tarimaneko oihanean, tximino familia zabala bizi zen. Tximinoek bazituzten, batetik, lan egiteko uneak, eta bestetik, ondo pasatzeko uneak. Baina ondo pasatzeko uneetan, Matxangus adar batean geratzen zen, pentsakor, lagunak saltoka jolasean edo ibaian plisti-plasta zebiltzan bitartean.