Zergatik ditu zebrak marra beltzak?
Egilea: Lesley Sims
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Laure Fournier
Itzultzailea: Ihintza Elsenaar
Bilduma honen helburua irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea da. Ipuinak zailtasunaren arabera maila ezberdinetan sailkatuta daude, 1etik 4ra. Liburu hauek istorio bikain eta testu errazak biltzeaz gain, marrazki ederrak dituzte. Orain urte asko, zebrek ez zuten marra beltzik, babuino lotsagabe bat agertu zen arte eta… Zergatik ez duzu ipuina irakurtzen eta zer gertatzen den zuk zeuk ikusten? Afrikako ipuin dibertigarri honek jolasteko denbora-pasak ere baditu.