Zerua gainbehera dator
Egilea: Lorenza Mazzetti
Argitaletxea: Igela
Lorenza Mazzetti idazle eta zinemagile italiarrak (Florentzia, 1928) bere larruan sufritu zuen II. Mundu Gerran faxismoaren krudelkeria. 1944ko abuztuaren 3an, naziek izeba eta bi lehengusinak hil zizkioten Rignanoko sarraskian, eta osabak, Robert Einsteinek, berria jakin zuenean, bere buruaz beste egin zuen. Hura zuen familia Mazzettik, oso txikia zela gurasoak hil egin baitzitzaizkion.
Nerabezaroko oroitzapen haietan oinarrituta, Zerua gainbehera dator orain Igela argitaletxeak euskaraz kaleratu duen eleberri autobiografikoa idatzi zuen Mazzettik urte batzuk geroago. 1961ean argitaratu zuen, oihartzun handirik gabe, eta 30 urte ondoren, paradoxikoki alemanera Hitlerren botere-lagun baten alabak itzuli zuenean, bigarren bizitza bat izatea lortu zuen liburuak