Ziurgabetasunen aroa

Egilea: Alain-G. Gagnon

Argitaletxea: Alberdania

Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola Arregi

Gero eta handiagoak dira estaturik gabeko nazioen bidean agertzen diren erronkak beren ezagutzaren eta egiaztatzearen bila. Nazio handiek kezka erakusten dute eta mesfidantza ez gutxitan; nazioarteko erakundeek, berriz, egonkortasuna bilatzen dute beste ezeren gainetik. Elkar aitortzea, ordea, nahitaezkoa da nazioen arteko harreman osasuntsuak eduki nahi badira. Garrantzitsua da nazio anitzez osatutako Estatuek urrats bat egin dezaten aurrera, egiaztatzearen bidean.