Zoritxarreko ipuinak
Egilea: Adel Alonso
Argitaletxea: Autoedizioa
Zoritxarreko ipuinak obrak hiru narrazio biltzen ditu, zeinetan protagonistak biluzik eta agerian geratzen diren. Batzuetan zoria eta halabeharra dira zorigaiztoko existentzia bat behartzen dutenak; halere, beste hainbatetan gure hautuak edo utzikeria dira egoera desegoki eta bizitza frustratuetara bultzatzen gaituztenak. Autoreak, narrazio hauetan, pertsonaien gorabeherak modu ziurrean deskribatzeaz gain, gupidarik gabe, haien burua ispiluan begiratzera derrigortzen ditu autoerrekonozimendu-ariketa bat bailitzan, eta haien buruarekiko ihes eroan hurbiletik jarraitzen ditu, amaieran, ezerezean amilarazteko.