Zukafukamusuka

Egilea: Ruiz de Munain, Judit; Mitxelena, Jokin

Argitaletxea: Txalaparta

Zukafukamusuka hiru lagunen elkarlanetik jaiotako lana da: Judit Ruiz de Munain, Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarre- ta. Izenburua bera bezain ausarta, sentsuala eta iradokorra da liburu hau; egunerokotasunari itzuri egiteko antidotoa duzu eskuartean, eragozpenik gabeko plazera bilatzeko errezeta.
Gizakiaren pultsiorik menderakaitzenak beldurrik gabe bi- zi dituzte orriotako protagonistek eta Jokin Mitxelenak bulkada indartsu horiek grabatzaile japoniarren shunga ge- neroko marrazkiekin maisuki irudiztatu ditu. Literalki «udaberriko irudi» esan nahi du shunga hitzak eta udabe- rrian natura nolakoa den, horrelakoak dira liburu honetako testu eta irudiak, oparoak, umelak basatiak eta jostagarriak.